Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea

Aurkibidea

Bego Arteaga Artetxe gure ama

aurrerabidean

nahi ez dugun leku baterantz

galbahea hitzen zentzua

amaren heriotzak berretsi dit

bizitza bakarra

nire berbak direnak erabili gura ditut

nahi zenuke zure mina nire egitea

Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez

lagunok erraza da

lagunak diost uste zuela

zer duzu laztana

agian gaur iraultza egin daiteke

arrazoia zuten

iraultzarako orea

ezkutuan egon den egia argira ekartzeak

nork utzi ditu aztarnak

politika baldintzak eta cookieak onartuta

hogei urte lehenago hasitakoak

gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue

zerrenda bat eskatu didazu

hitz bezatuak berba maiztuak

gorriak belusezko lubakiak

sarraskitik tragediara

noiz arte eta noraino itzuli

gure amak igandero

esperantza jada ez da esperoan egotea

mugak aduanak pasaportea migrazioa

hau guztia gure ama

ez zaitut behar beste zaindu

amamaz oroitzen naiz

landa-eremura itzultzeari

garoan kirikolatza

begira nago begira

bai arrazoi duzu

Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat

beste Amaia honek

aramu-sarea eskuetan

porrota da bide bakarra

zozoa beroketa ariketetan

hamaika gizon zuri mahai borobil batean

luzaroegi egon gara gure zain

aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko

den-dena dugu irabazteko

ni ez naiz ezeren inoren akats

lokatza ez bada ura eta lurra besterik

atea zabalik utzita joan zen

galdutakoaren bila bazatoz

zaude geldi

itzuli ziren antzarek

eskura dugun herrian ikusi zaitut

 

[audioliburua]

Erosi: 12,82
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Bego Arteaga Artetxe gure ama

aurrerabidean

nahi ez dugun leku baterantz

galbahea hitzen zentzua

amaren heriotzak berretsi dit

bizitza bakarra

nire berbak direnak erabili gura ditut

nahi zenuke zure mina nire egitea

Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez

lagunok erraza da

lagunak diost uste zuela

zer duzu laztana

agian gaur iraultza egin daiteke

arrazoia zuten

iraultzarako orea

ezkutuan egon den egia argira ekartzeak

nork utzi ditu aztarnak

politika baldintzak eta cookieak onartuta

hogei urte lehenago hasitakoak

gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue

zerrenda bat eskatu didazu

hitz bezatuak berba maiztuak

gorriak belusezko lubakiak

sarraskitik tragediara

noiz arte eta noraino itzuli

gure amak igandero

esperantza jada ez da esperoan egotea

mugak aduanak pasaportea migrazioa

hau guztia gure ama

ez zaitut behar beste zaindu

amamaz oroitzen naiz

landa-eremura itzultzeari

garoan kirikolatza

begira nago begira

bai arrazoi duzu

Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat

beste Amaia honek

aramu-sarea eskuetan

porrota da bide bakarra

zozoa beroketa ariketetan

hamaika gizon zuri mahai borobil batean

luzaroegi egon gara gure zain

aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko

den-dena dugu irabazteko

ni ez naiz ezeren inoren akats

lokatza ez bada ura eta lurra besterik

atea zabalik utzita joan zen

galdutakoaren bila bazatoz

zaude geldi

itzuli ziren antzarek

eskura dugun herrian ikusi zaitut

 

[audioliburua]

 

 

 

 

gure maitasunak nahikoa izan behar luke

lantzean pozik bizitzeko

noizik behin zoriontsu izateko

eta hala ere

ez dut lortzen

ez dut lortzen isildutakoekin

bakean elkarbizitzerik

bizirik dirauten urruneko heriotzek

etengabe gogorarazten didate

gure hildakoak lurrazalean dautza

ametsetan errugabe

epaitzen dut neure burua

belaunikatu gabe

akatsen jakitun

burkideak ez salatzeaz hobendun

urteak dira ahaleginean

laguntza beharko dut agian

laguntza adiskideena

bakarrean gaitza da

zama kolektiboen aroan

biziko bagina bederen

ez ditugu zapaldutako lur guztiak erre

otalorea sasitzak erakarri zuen

galdetzea bezain xaloa da

abiapuntuan gaudela aldarrikatzea

baina kasu

hildakoak arantza zorrotzeko lastaira dira

gaitzespen bezatuak errazten dituzte

eta ohartu orduko itzalik gabe utz zaitzakete

niri gertatu zait

urteak dira nireak ez didala jaramonik egiten

beste norbaitena dirudi

ibilkera aldarazi gura dit

neure ez diren urratsak eginarazi

eta konturatzerako

hildako deserosoengana naroa

agurtu ditzadan

errukitu nadin

barkamena eska diezaiedan

haurrideak dituzte aldamenean

zer esan behar diet nik?

zer esan dakioke maitea galdu duenari?

laztana sorbaldan

galdera erretorikoa

doluminak

ez dago eskubiderik

erratu ginen