Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 
Arrakalak
Gotzon Barandiaran, 2004

Inguratzen gaituen errealitatean baino, gizakiongan aurkitu ditu Gotzon Barandiaranek arrakalak, pitzadurak. Hausturen seinale, ahultasunena, baina era berean barrura sartzeko bideak, itxiak eta itxikeriak ireki ahal izateko bideak.

      Ahots indartsua erakusten du bere lehen poema liburuan Gotzon Barandiaranek.

kritikak:
Nitasuna gainditzen, Javier Rojo, El Correo, 2005-03-02
«Nahita antipoetikoa izan nahi duen idazkera bat erabiltzen du, edertasuna baztertu beharko balitz bezala, baina estilo asmoa eta poesia egiteari uko egin gabe. Subjektu poetikoaren nitasuna azpimarratu nahi dela ematen du».
Lan baratza, Aritz Galarraga, Gara, 2005-03-12
«Idazle batek lehen liburuarekin ematen du ezagutzera bere burua. Segur aski, gerora idatziko dena ere baldintzatuko du lehen lan honek, liburuak izan duen harrerak edota jasotako kritikek izango dute eragina. Lasai egon dadila Gotzon, egin beharrekoak ederto egin baititu».
Komprometitua eta pertsonala, Gorka Bereziartua, EremuLauak.com, 2005-05-23
«Barandiaranek asko du esateko oraindik. Horrela igartzen zaio behintzat liburua ixten duen poeman “Hasierara itzuli nahi nuke” dioenean. Gu, gure aldetik ziur gaude arrakala hau ez dela bere horretan geratuko, zerbait handiagoa, haran bat adibidez, sortuko dela aurrerantzean».
Inor ez da ezinbestekoa urgentziazko gure munduon, Mikel Asurmendi, Irunero, 2005-08-01
«Ez dakit nirea oportunismoa edo egokiera ote den. Poesia honek ordea, nuen ustea berritu dit: Urgentziazko garai honetan oro behar dugun arren, inor ez da ezinbestekoa, ez ezer ere. Horra gizakion ezinbestekoa, horra gure paradoxa eta fatalismoa!».