M.B.C. egilearen oharra, irakurle susmotsuarentzako erantzun:
Maria M. Muller ez da May Sarton.
Biek izan ditzaketen antzekotasun biografiko eta bestelako guztiak ez dira kasualitatea, baina, Mara Maria ez zen bezala, Maria ez da May.
M.B.C. egilea zeharo liluratu zen ohartu zenean zer alde abismala eta dibertigarria zegoen Sartonek bere bizitzaz idatzitako lehen bertsioaren eta haren biografo batek idatzitako bigarrenaren artean, eta, disonantzia horri nornahiren kontakizun-festaren disonantziaren traza humanoa hartuta, asmakizunen jolasean, hirugarren bertsio bat asmatu zuen, Maria M. Muller guztiz alegiazko bati buruzko istorio bat, egiaz Mara Meleiro guztiz alegiazko bati buruzkoa dena.
M.B.C. egilea behartua eta beheratua sentitu da azalpena ematera, literatura izanik ere, Muller dixit, mundu honetan azalpenik behar ez duten gauza urrietako bat.
M.B.C. egilearen esker ona:
Amaiurri, Ana Mariri, Joxe Mariri.
Juani, Isabeli, Ireneri.
Beren gingko-eskuzabaltasunaz aldiro
itsasertzeko etxetik aterarazten nautenei.
Jada bagaren erreplik(ante)ei.