Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-21-5
Bitoriano Gandiaga
1928, Mendata
2001, Arantzazu
 
 

Oteizari
(Zatia)

Dena bukatu da.

Frontoiko pilota-horman,

hormako altuenean,

itsatsita geratu da

euskaldunen pilota.

 

Dena bukatu da.

Amak,

ezer ezin egin ez,

zerurantz ditu begiak

eta besoak lurrera

nekeak hautsita.

 

Dena bukatu da.

Semea zerraldo dago,

zerraldo eta zeharka,

hilteraino hilda.

 

Dena bukatu da,

pilota-horma

zurrun geratu da,

hutsik goitik behera.

 

Denak joan dira,

ta dramak izututa,

apostoluak izuz,

izu ta harri eginda,

bakar geratu dira

dramari minez begira.

 

w1974