Katamalo
Katamalo
2007, poesia
88 orrialde
978-84-86766-52-8
azala: Aritz Albaizar
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2004, poesia
 

 

ESKEAN

 

Abenduko gau batean

izarrik ez zela

hurbildu nintzen eskean

ohi bezela.

 

—Bihotz deslaien antzera

natortzu altzora.

—Etsitakoen artera

zatoz inora.

 

—Ez duzu maitasunik

barruan gordeta?

—Berandu zatoz jadanik

hustu naiz-eta.

 

—Zer falta duzu laztana,

hain zara ederra!

—Gezurrarentzat labana,

motzaren herra.

 

—Motza edo itsusia

eder lirateke.

—Ez mozorrotu egia

hutsaren eske.

 

—Xedetzat ez dut gorputza

ez bada arima.

—Zure aitzakia harroputza

zure biktima.

 

—Itxaropenik ez duzu

maitasunarengan.

—Merke datozen bi musu

badoaz hegan.

 

—Galdu duzuna eskura

itzuliko balitz.

—Hiztegi osoa zen hura

ez ziren bi hitz.

 

—Maite zaitut esan eta

betor bizipoza.

—Bete gabeko apeta

ezin dut goza.

 

—Zein izan duzu ebasle

asmo okerrekoa?

—Bat beti dena garaile

ez menpekoa.

 

—Jo behar diozu handia,

itxi ukabila,

galdu dezala bizia.

doala bila.