Katamalo
Katamalo
2007, poesia
88 orrialde
978-84-86766-52-8
azala: Aritz Albaizar
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2004, poesia
 

 

EZ DA SINESGARRI
NEGARTIAREN AUHENA

 

Errekastoak esango dizu non dagoen negartia,

beti hurkoei kontu eskean ibiltzen den bakartia,

ur gazia du emari eta lehorte egarribakoa ausardia.

 

Kopeta goibel, dena ezintasun, txarra ona bezain hitsa,

armetan eraginkorrena delakoan darabil hitza,

gezurretan doakio arnasa, estakuruetan bizitza.

 

Ustezko balentrien egia ez balitz hain hantua,

zilegi luke kontu eskea eta jotako lantua,

erantzukizunerako bihurtzen da apoarmatua.

 

Ekinaren ekinez azalean itsatsiko dizu kedarra,

mikaztuko zaizu umorea, ohitura bihurtuko gedarra,

zainetan barreiatuko zaizu, pozarekin etsaituko negarra.

 

Berba bakoitzarekin ahoratu ez dakizun behazuna,

altxa gora ezkutua, igurtzi iritzietan asuna,

belarri garunetan iragazkiak josi, zaindu maitasuna.