Katamalo
Katamalo
2007, poesia
88 orrialde
978-84-86766-52-8
azala: Aritz Albaizar
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2004, poesia
 

 

AHOTAN IZAN NAZATEN

 

Mila urteren buruan

atzamarrik gabe

eskatuko dut hitza:

zera, uste dut...

Baina urrutiegi izaki

ez naute aintzat hartuko,

aurpegia antzemango didaten beldur

ez naiz hamaika kilometrora

baizen hurreratuko.

Ez dago atzamarbiderik!

amore emango dut

(eskubideek euren buruez beste egingo dute ordurako).

Ahalegindu naiz, banoa afaltzera!

aldarrikatuko dut.

Belarritan izan nazaten

mila urteren buruan,

besorik gabe

kantatuko ditut ereserkiak,

geureak zein mundukoak,

gorritu baino lotsatu egingo naiz.

Ez dudanez berba bakar bat neure izango,

besaulkietara itzuliko naiz.

Goiz batean, hormara begira onartuko dut:

(ispiluek mila zatitan puskatuko dituzte

eskubideak ordurako)

Ez naute ez ahotan ez belarritan izan,

ezta arbolarik zaharrenaren sustrairik mendreenean ere,

horrexegatik ekin behar diot orain eta hemen.