Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Amaia

 

Bertzea geuk ere nahi genuke, baina bertzea

ez da erraitekoa. Halere bai, eta bai diot,

nihor ausarturen balitz hemen aitortzen dena

itxuraldatzera, edo pentsaturen balu

aldatzerik, oroit beza Salomon jaunaren

hitza, eta zalantza bedi. Eta eror bekizkio

izkutuka aipatzen diren zigor oro.

Ostera, liburuan zehar agertzen diren

hildakoak pakean lagatuz gero, horra hor

beretzat zorion guztiak. Liburukoak eta

bertzelako. Errain beharra bait dut: Gehitu

edo berritze lana jaunoro jaunaren esku

dagoela. Edo honenbeste maite ditudan

horienetan.

 

 

 

© Jon Iñaki Lasa

 


www.susa-literatura.eus