Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zerraldo baltza besa besaka daramate,

gero nik

gero zuk

hark orain.

Oro da kaltearen beldur.

        HILAK—(«Honera zaitezte, arren»).

Eskari eta otoitzen gaindi,

erostarien zantzu merkeak jabe.

Bapatean, nausiaren itauna

orroa estaliz:

            «Badazagua nihork»?

Hil kanpaiak, ikaraz,

ixil gogorrean geratu dira.

            «Ezagutzen al du inork»?

Eta ezetza eman diote.

            «Ez al da daki inork nor dugun»?

            «Nor den?»

Eta ezetza eman diote.

            «Orduan, bakarrik al dago»?

Eta baieztatu egin dute buruaz.

            «Zer eginen dugu»?

Eta soinak goratu dituzte.

            «Ehortzi eginen dugua»?

Eta, BAI, BAI, EHORTZI, EHORTZI...

oihukatu du herriak.

Ahotsak berriz:

            «Bete, bada, zuen nahia».

        HILAK—(arnasestuka)

                    «Honera zaitezte, arren.

                      Zatozkidate, etorri».

 

 

 

© Jon Iñaki Lasa

 


www.susa-literatura.eus