Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Eta nehork ez zuen ikusi

(bi ekitaldi etsipenarentzat)

 

              I

Haize gogorrenak behar ditut gau honetan.

Ilunpeko indarrok. Hots dagizuet.

Lehorte anintz iraun dut eta,

jaurti nazazue

urrun,

hautsarekin huts.

 

              II

Bolada zakarrenak osa bezate

ene itzala gau honetan.

Odeiertzak behar ditut eta,

nagorzue deusezaren bila

urrutirat.

 

 

 

© Jon Iñaki Lasa

 


www.susa-literatura.eus