«...borthiak xuri dira elur dienian
sasiak ere ülhün osto dienian...»
Eta zu,
Nola zaren zu
jakin nahi nuke.
Nola,
dagoeneko poesia oro
zeugaitik aldaturen nuenean.
Nola,
poeta zigorra soilik
dagidazun honetan.
© Jon Iñaki Lasa