Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Itsasoetako gezalak

lokartzen nauela

sentitu dut

basoetako gauetan.

Haizeak besarkatzen nauela

emeki.

Neguz,

ihesi

kantatzen didatela.

Urrunean hezitzeaz

Udaberritan Hegotik.

Ortzia soilik

eni beira

eta lekuko,

poemaren orraztea

sentitu dut

baso gauetan.

Eta poemaren orrazten,

eta minez geratu naiz.

Beldurrez.

Poemak,

beldurra emanen dit.

Soinuka,

poemak,

nota sastaka,

gai dudana

zauritzen dit.

Aitortzen dizut,

gorrotatzen zaidala

eria,

idazten dudan

neurri bere berean.

Eta ez diodala nik,

nihoiz,

poema baino

laban zorrotzagorik

bihotzari eskaini.

Edo bai.

Zu.

 

 

 

© Jon Iñaki Lasa

 


www.susa-literatura.eus