BERRIRO HASI
Eskua iragartzen duen andereak esan zidan
badudala nirea ez den marra bat
luzea, sakona, orbana dirudiena,
ene eskuan irakurtezina zitzaiona,
neronek deszifratu beharrekoa.
Marraren hasierara joan eta
tiraka hasi nintzaion, niganantz.
Badira hiru egun eta sei urte,
oraindik ez dakusat marraren azkenik.
Hasierara itzuli nahi nuke.
© Gotzon Barandiaran