ASUNAK ZURE BEGIAK
Azkura baretzeko
araoa kausitu ezinik nabil.
Igoko nituzke huntza balira baina
asunak dira zure begiak.
Porlanez estali ditut
xangrinaren kondarrak.
Dardararaziko nituzke sokak balira baina
asunak dira zure begiak.
Mihisean aienatu da
zure etxerako bidea.
Igurtziko nituzke bernak balira baina
asunak dira zure begiak.
Ipurtargiak itzuliko dira
kakalardoena zen estratara.
Estutuko nituzke uberak balira baina
asunak dira zure begiak.
© Gotzon Barandiaran