AZKEN MANIFA 2
Beste hesi batera igo eta
poliziei zein bertan bildutakoei
Hego Korean hazitako berbok esan zizkien:
Munduko Merkataritza Erakundeak
laborariak hiltzen ditu.
Ondoren labana sartu zuen
bularraren erdian,
munduak jakin zezan
beti esango zuela egia.
© Gotzon Barandiaran