BEHAR EZ DENEAN
Ematen ditut lekzioak
dakidanaz eta ez dakidanaz,
ezki-hostoen buruhiltzeaz zein
sahatsaren ilargi beteetako negarguraz.
Esan hitz bat eta esango ditut bi,
behar ez denean mintzatuko naiz
ordura arte inor ez bezala,
isiluneei berariaz hartuko diet aurrea,
zalantzei gailenduko natzaie
inoren gustuko ez diren erabakiak hartuz.
Entzungo didan norbait behar dut.
© Gotzon Barandiaran