Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Zamaontzi handia

 

Kargatu dute udako zamaontzi handia,

prest dago portuan eguzkiontzia,

zure atzean kaioak murgildu eta deiadar egitean.

Kargatu dute udako zamaontzi handia.

 

Prest dago portuan eguzkiontzia,

eta brankako irudiaren ezpainetan,

ahalkegabe ageri da lemurren irria.

Prest dago portuan eguzkiontzia.

 

Zure atzean kaioak murgildu eta deiadar egitean,

hondoratzeko agindua iritsi da mendebaldetik;

baina begiak zabalik itoko zara eguratsean,

zure atzean kaioak murgildu eta deiadar egitean.