Album
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
Formol Laborategia
 
 

 

Motxila

 

Motxila da soinean daramagun eta enbarazu egiten digun bizkarrezurra.

Eta asko pisatzen du.

Motxila da gezur bat dela bizitzea egokitu zaigun garai hau.

Baina gezur horretaz ohartzeak ez du ezertarako balio.

Eta hori ere motxila da.

Motxila da iluntasuna.

Harria.

Herria.

Beldurra.

Motxila da zerbait itxia.

Galduta egotea.

Motxila da sakona.

Argia baloratzen ikasten den lekua.

Motxila gure organo nagusiena da, bizitzeko derrigorrezkoa dena.

Motxila da tortura.

Motxila da gure oskola, egunero babesten zaituena.

 

Motxila da aurrekoek utzitako hondamendia.

Motxila da askatasuna.

Baina gure askatasuna, agian, galdera handiei erantzuteko derrigortasuna besterik ez da.

Motxila da nahi dugula une eta leku hau utzi.

Egokitu zaigunaz arduratu gabe.

Eta ihesaldi horri askatasuna deitu.

 

Motxila kale bazterrean utziz gero atentatu bat da.

 

Motxila da goiz-goizetan egun on eta gauetan gabon ilargiko leihoan Nobita eta Doraemon.

Hartz Txiki.

Shin Chan.

Maite kuttuna.

eitb noizbait gure telebista izan zela sentitu genuen garaia.

Motxila da Britney Spears ilea rapatzen.

Gorka Urbizu bizarrik gabe.

Ilaski Serrano “Mihiluze” aurkezten.

Motxila da jaunartzea egitea opariengatik.

Motxila da Petazeta.

Pipas Tijuana.

Flash de lima.

Maxibon.

Txiba.

Motxila da Geox, los zapatos que respiran.

Motxila da euro bateko paga gestionatzen ikasi beharreko garaia.

Zure Astoreko txandal faboritoari zortzigarren petatxoa jostea.

 

Motxila da dbh.

Gurasoen sinadurak faltsifikatzea.

18 urterekin aske izango zarenaren ideia hain fuerte sentitzea.

Motxila da 18 urte bete eta lehenengo gauza esatea “Ostia puta, orain kartzelara joan naiteke”, baina aldi berean oso moti zaude zeren ahal dituzu Eroskin litroak legalki erosi.

Motxila da “Esto es así porque lo digo yo”.

Motxila da birjinitatea.

English Party.

Fotomatoia.

Motxila da taxian parrandatik bueltan botaka egitea.

Kristoren motxilotea da klase guztiaren aurrean txirulako azterketa egitea.

Txosnetako lehenengo turnoak.

Seat León gorri zahar bat.

Motxila da tekila fresa.

Ezkutuan erretako zigarroak.

Pontxe lima kola.

Kalimotxo kiwi.

Jaggermaister.

Motxila da esatea “Ama, denak aprobatu ditut eta gaur gaupasa egin dezaket?”

Motxila da Tuentitik ligatzea.

 

Motxila da pintxo-pote.

Urkullu.

Bueno igual hau maletin bat da.

Motxila da esatea ni ez naiz arrazista zeren eta Erasmusa Txilen egin nuen.

Motxila da gure Juan Carlos errege maiteak bere anaia nahi gabe hil izana.

Motxila da kuadrilla baten parte izatea.

Gure Esku Dagoko ekimenetan parte hartzea.

Futboleko euskal derbiak.

labi.

Durangoko Azoka.

Elikagai bankua.

Estropadak.

Auzolana.

Crowfundinga.

Ibai garbiketa.

Motxila da gixon kuadrillan besarkadak zerbait larria gertatzen denean bakarrik ematea.

 

 

Motxila dira gizonak.

 

 

Motxila da ez jakitea ea noizbait norbait bortxatu duzun ala ez.

 

Motxila da hauteskundeak iritsi eta alderdi denak berdinak direla pentsatzea.

Motxila da La Manada.

Motxila da kontenedoreak erretzetik lip dubak egitera pasa den herria izatea.

Motxila da harria jaso, lokotxak bildu eta txingak eramaten jarraitzea.

Motxila da zezen plazan zezena hiltzea kultura dela esatea.

Motxila da Mikel Laboa zure idoloa izan eta Txoria txori kantua bakarrik jakitea.

Motxila da

      - guk gure garaian,

      - gu gazteak ginenean,

      - gu zuen adinean,

egunero entzutea.

Motxila da euskal teatroa.

Motxila da gal.

Igande goizetako meza.

Ertzainen kontrola.

Motxila da gure borroka guztiak zuriak eta burgesak izatea.

 

Motxila da ikastolak vs. eskola publikoak.

Euskaraz bizi nahi dut.

Kilometroak,

Nafarroa Oinez.

Pantxoa eta Peio.

Oskorri.

Bulego.

Alaitz eta Maider.

Zetak.

Chill Mafia.

Fermin Muguruza.

Militantziaren era hierarkikoak.

Isiltasuna.

Aurreskua.

8 apellidos vascos.

Askegunea.

Manifa bat.

Jose Maria Aznar.

Nagore Laffage.

Miguel Angel Blanco.

Carrero Blanco.

Yoyes.

Maixabel.

Ekhine Eizagirre.

Ibon Fernandez Iradi.

Sarri Sarri.

Sendatu gabeko zauria.

Baga, biga, higa.

Laga, boga, sega.

Lepoan hartu eta segi aurrera.

Segi.

Jarrai.

Patria.

eae.

Eusko Jaurlaritza.

Otegi.

Azken ostiralak.

Diputación Foral de Gipuzkoa.

Iparraldeari “bestaldea” deitzea.

Ongi etorriak.

1512an independenteak ginen.

Nafarroako Erresuma.

Herri harresia.

Pelotazoak.

Apuntad a la cara a esos cabrones.

Jendea korrika ihesi.

Iñigo Cabacas.

Aitor Zabaleta.

Soto del Real.

Vía Nanclares edo damutuak.

Kuban bizitza berri bat hastea.

Muga ihesean pasatzea.

Mirentxin.

 

Altsasuko gazteak.

Gurasoak.

Parot doktrina.

Ilegala izatea.

Independentzia eta sozialismoa.

Presoak kalera, amnistia osoa.

Guardia Zibila.

eta.

Kartzelan usteltzea.

Bizitza eman eta uztea.

 

Motxila da Egunkariako zuzendaritzako kide guztiek minbizia eduki izana.

Motxila da Zaldibar.

 

E, peña.

Animo, e.

Gora gu ta gutarrak.