Album
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
Formol Laborategia
 
 

 

Hello moto

 

      Arratsalde on ez naiz nigan proiektatzen dituzuen espektatiben kargu egingo ya está hori zan ze nik badakit nigandik zerbait espero dela in orokor tzukutzun nigandik zerbait espero klin da osea duzue zuek batez ere zuek bueno edo nik eta nire gurasoek mikelek bueno batez ere nik eta zuek bueno denek tzukutzun denek hau da kriston motxilotea zerbait esatea nahi duzue ezta klin ezta klin ezta klin espero duzue zerbait esango dizuedala bueno ez ez ez da hori tuntuntuntun ez duzue zerbait esango dudala espero espero dena da espero den hori esango eta egingo dudala tun tun tun tun tururuntun tun turu runtutun tun baina niri klin klin klin kontrakoa esaten didazue izan zaitez zu zeu diozue zu maitatzen ez bazara inork ez zaitu maitatuko izan zaitez zu tun tun tun tun zeu eta guk maiteko zaitugu tururuntun tururuntun tururuntun tun bueltan zerbaiten esperoan egongo ez bazinete bezala hello moto parentesi bat irekiko dut baina osea ze tzukutzun tzukutzun tzukutzun tzukutzun tz zikina besteek ni maitatzeko helburuarekin maitatu behar dut neure burua ezin da izan maitatu zeure burua sinmas osea zu maitatu behar zara besteek zu maitatze klin bale eta nola egiten tzukutzun hori nola esaten zaio zeure buruari maite duzula maite natzainit maite zaidait maite nakiodakit edo ez dakit edo tuntuntun tururuntuntun tun tun tun tun tun (iphone) ez didazue erakutsi errua zuena da tzukutzun ez nirea klin edo bai edo ez edo hello moto agian hori intentzio onenarekin esaten didazue nahi duzuelako que me vaya bien en la vida zoriontsu izatea gauzak ongi egitea eta gauzak lortzea klin en plan gauzak tzukutzun ta gauzak klin ta klin tzukutzun zoriontsua izatea eta zer gertatzen da nitaz espero duzuena betetzen ez badut pon pin pon pin pon pin (skype) zer gerta tzukutzun neure burua maitatzea lortzen ez badut zergatik sinetsarazi hello moto didazue nahi dudana izan naitekeela

 

mikel: Barkatu, Intza, baina zein da zure arazoa?

intza: Hori.