Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

KONPOSAGILEA

 

Beste guztiek itzuli egiten dute: pintoreak

Mundu maita edo arbuiagarria zirriborratu;

Bere bizitzan arakatuz, irudi zaurikorrak

Bilatuko ditu poetak, egokiera neketsuz

 

Bizia Artearekin atxikitzen dutenak,

Tartea geronek beteko dugulakoan;

Zure notak soilik dira artifizo hutsa,

Zure kanta soilik erabateko oparia.

 

Isuri zure presentzia atsegina mara-mara,

Belaunen urjauzia bizkarrezurreko kaiak eraikiz,

Gure isiltasun eta zalantzaren egutaroa inbaditzen;

 

Zu zara, irudimenezko kanta, edozein esistenzia

Oker denentz esateko gauza ez den bakarra,

Eta isuri zure barkamena ardoa bezala.