Bada zerbait
  
 Ulises
  
 Ozen barrurantza
  
 Atzamar puntak
  
 
EZEZAGUNARI
 
Zerurik gabe hegazkinean zatozen hori,
plazan pertsona bik elkar agurtzen duten bitartean
hegaldatzen diren lau kurloietatik bizi zarena:
niri ere haragi bizitik pasatzen didate goldea.
Estokak burdina bezain gogor
estutzen ditut ukabilak.
 
Gaztea dirudizu,
ni ere hala naiz;
gazteegiak gara
gogora gaitzaten.
 
Zerurik gabe hegazkinean zatozen hori,
eguzkia lanpetuta dabil itsasoa argitzen.
Mizpiraren bost hezurrak bezain gogor
estutzen ditut ukabilak.
 
Gaztea dirudizu,
ni ere hala naiz;
gazteegiak gara
gogora gaitzaten.
 
Zerurik gabe hegazkinean zatozen hori,
mirets dezagun errealitatea
benetan zer den jakin arte.
Egin ezazu keinu ulertezin bat
ni bezalako batentzat.
 
   
 © Igor Estankona