Bada zerbait
Ulises
Ozen barrurantza
Atzamar puntak
IZARRAK
Galdera zail bat egin behar niola esan nion
eta «prest nago» bat antzeztu zuen esku keinuz.
«Zenbat izar daude zeruan»
galdetu nuen belarretan etzanda.
Laster itxiko zen ate bat zirudien ilargiak,
hain zegoen gaua garbi eta geldi.
Begiekin distantzia orraztu zuen eta
zehaztasun handiz
zenbat zeuden esan zidan.
© Igor Estankona