 
 Bada zerbait
 Bada zerbait
   
 Ulises
 Ulises
   
 Ozen barrurantza
 Ozen barrurantza
   
 Atzamar puntak
 Atzamar puntak
  
 
BARRURAINO SARTZEN DA
 
Zauri honek izena dauka,
denbora irteten zaio borborka.
Zauri honek izena dauka,
atzazkalekin irekitzen dut lantzean behin
ez dadin inoiz senda.
Ez dut ezagutzen gauzen zabalera.
 
Neguan haritza tximiniatik gora
basora itzultzen den bezala,
hemen ahoskatzen dudana han gertatzen da.
Ez egin kasu lar,
berbaroz pentsatzen baino ez nabil;
zeruari kupula deitzea erabaki eta
hemen nago.
 
Zergatik orduan hutsune hau?
 
Txakurrak ahausika ari diren gauetan ere
itxura batean ez da ezer pasatzen
baina, ohean daudenak ohartu barik,
tabakorri pakete baten tamainako zerbait
darama
errekak
beherantz.
 
   
 © Igor Estankona