Bada zerbait
Ulises
Ozen barrurantza
Atzamar puntak
KANPOAN
Larrosa baten ostean, pinuen azpian,
ibaiak itsasoari ateetaraino laguntzen dion lekutik
hurbil, etxe bat.
Perfume eta botiken botila txikiak
pilatu eta fintzen ditu urak:
ez daki besterik egiten,
baina bikaina da lan isil horretan.
Bat-batean argia piztu da etxean
eta ez dauka ez abisu ez gonbidapen itxurarik:
silueta bat baino ez.
Badakit ez dudala leku hoberik aurkituko,
ez dagoela leku hoberik munduan
haizeak desegindako ohe heze hau baino
izarren azpian. Ilargia gaua irabiatzen.
© Igor Estankona