Bada zerbait
Ulises
Ozen barrurantza
Atzamar puntak
HAMARRAK DIRA
Hostoa mugitu egin da baina
munduak espero zuen txoria ez dago.
Portura joan zara, egunkaria erosi,
gosaldu, eguzkia hartzera.
Erreka baten jaiotza da
ohean utzi duzun hutsunea:
pasabidea gurutzatu, sukaldera sartu eta
zure zutabe bien artetik isuri da
bezperan egindako promesa baten antzera.
© Igor Estankona