Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 

SOUVENIRS DE LEKEITIO

 

Simoneren loradendatik pasatu naiz eguerdian. Itxita zegoen. Postontzian utzi dizkiot pastak eta postal sorta bat.

        Bazkalondoren, mezu bat bidali diot Remyri: «Tragoxka bat zor dizut oraindik». Beste ardo zuri bat probatuko dugu aurki, Mendexako txakolina.

        Harritu egin naiz atea jo dutenean arratsalde erdian. Mezulari batek paketetzar bat ekarri dit: «Atention, madame, c'est fragile». Papertxo horia sinatu dut, barruan zetorrena zer zela eta zer zela. Zin-hitzak izan balira ez nien baliotsuago iritziko aluminio-paperean bilduta jaso ditudan denetariko lore eta barazkien hazi, adar-aldaxka eta zuhaitzen mentu-zotzei. Ohar bat ere bazen, laguntzen, M.ren letra: Meibiren zain.

 

 

Ohean jarrita idazten ari naiz zati hau, nire ondoan lotan dagoen gizonari begira. Gogoko izan ditut bere bibotearen ukitua azalean eta begietan eman dizkidan patxoak; gogokoago, zalantzarik gabe, frantsesezko surmurrak belarrian. Maitatzeko moduko gizona da Remy. Remy ere bai.

 

 

Laster ez dut etxe hau beharko.

 

 

 

© cc-by-sa Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus