17 segundo
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
Azala: Pello Irazu
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
17 segundo
2019, poesia
168 orrialde
978-84-17051-40-2
aurkibidea

Aurkibidea

1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN

Handia zinen

Ume mutua

Emakumeak fabrikatik bueltan

Txoriak neguan

Zuhaitza

Trotski niretzat zen

Antzo-mendiko billarra

Solokoetxeko greba

Berlin, 1990

Just Kids

Udako gau epela

Etxea hutsik

Sasiakazia

Irrati txikia

Izeko kontalaria

Amak einddako jertsakin

2. ESPETXEKO HAIKUAK

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

11.

12.

13.

3. URTE ZURIAK

Jainko txiki eta jostalari hura

Jaiotza

Azken hitzordua

Lehen urtebetetzea zu gabe

Poesia gauza geldoa da

Aitaren etxea neuk ere

Xabierren heriotzan

Lehendakaria deserrian

Lehen hitz horiek

Hitzak ere bai

Amama azkenetan

Terezini buruz irakurtzen

Gutariko bakoitza

Don Juan (zirriborroa)

Don Juan (behin betikoa)

Gaitz bat dut odolean

Auzokoa

Gaueko txanda

Bi gizon nagusi auto batean

Desagertu

4. BIDAI TANKAK

Nahako hilobiak

Gajumaru

Sakima museoko kimonoa

Arrantzaleen zortea

Ryuta Imafukuren kanta

Poeta zaharra

Nagasakiko eztanda

Bi ahizpak

Geltokiko margoa

Santa Claus-i gutuna

Okinaren poema

5. OSTIRALAK NEW YORKEN

Jar ezazu eguna

Abuztuan

Hautatutako erbestera

Madison parkeko emakumea

Mendebaldar

Izaretan argazkiak

Zubibarri

Kideari

Hopper-en goiza

2 trena

79. kaleko liburu-saltzailea

Bizitzaren ahoa

Whatsapp

Bazabiltza, Wim

Ibaiertzean

Jakintzat emandako gauzak

Deia

Berandu iritsi zen

Ostiralak New Yorken

6. POESIA ETA HUTSUNEA

1

2

7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK

Lixibaren artea

Neska prakaduna

Bazoazte

Lurra

Eskerrak etorri zinen

Alabari

Lotan baina loak hartu gabe

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN

Handia zinen

Ume mutua

Emakumeak fabrikatik bueltan

Txoriak neguan

Zuhaitza

Trotski niretzat zen

Antzo-mendiko billarra

Solokoetxeko greba

Berlin, 1990

Just Kids

Udako gau epela

Etxea hutsik

Sasiakazia

Irrati txikia

Izeko kontalaria

Amak einddako jertsakin

2. ESPETXEKO HAIKUAK

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

11.

12.

13.

3. URTE ZURIAK

Jainko txiki eta jostalari hura

Jaiotza

Azken hitzordua

Lehen urtebetetzea zu gabe

Poesia gauza geldoa da

Aitaren etxea neuk ere

Xabierren heriotzan

Lehendakaria deserrian

Lehen hitz horiek

Hitzak ere bai

Amama azkenetan

Terezini buruz irakurtzen

Gutariko bakoitza

Don Juan (zirriborroa)

Don Juan (behin betikoa)

Gaitz bat dut odolean

Auzokoa

Gaueko txanda

Bi gizon nagusi auto batean

Desagertu

4. BIDAI TANKAK

Nahako hilobiak

Gajumaru

Sakima museoko kimonoa

Arrantzaleen zortea

Ryuta Imafukuren kanta

Poeta zaharra

Nagasakiko eztanda

Bi ahizpak

Geltokiko margoa

Santa Claus-i gutuna

Okinaren poema

5. OSTIRALAK NEW YORKEN

Jar ezazu eguna

Abuztuan

Hautatutako erbestera

Madison parkeko emakumea

Mendebaldar

Izaretan argazkiak

Zubibarri

Kideari

Hopper-en goiza

2 trena

79. kaleko liburu-saltzailea

Bizitzaren ahoa

Whatsapp

Bazabiltza, Wim

Ibaiertzean

Jakintzat emandako gauzak

Deia

Berandu iritsi zen

Ostiralak New Yorken

6. POESIA ETA HUTSUNEA

1

2

7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK

Lixibaren artea

Neska prakaduna

Bazoazte

Lurra

Eskerrak etorri zinen

Alabari

Lotan baina loak hartu gabe

 

 

EZKUTUAN

 

 

                                      Leiho azpian, marranta baten hots garbia

                                      Aitzurra lur legartsuan lurrean hondoratzean:

                                      Gure aita da, aitzurrean ari.

                                                                                 Seamus Heaney

 

 

Ezkutuan egoten da ama bisitan noan bakoitzean.

Egoten da garajean, egoten da ganbaran,

egoten da txakurrekin mendi buelta egiten.

 

Nik hots egiten diot, ozen.

Eta, une batez, ikaraz izaten naiz

bere ahotsa noiz entzungo.

 

Amak ez dit etxera berehalaxe sartzen uzten.

Besotik heldu eta baratzerantz eramaten nau

aldiro itaun bera egiteko: “Zer aldatu da?”.

 

“Zer dakit ba” erantzuten diot astia irabazteko,

aldi berean begira eta begira ibiltzen bainaiz,

mudatu den hori zer izango.

 

Izaten da arrosak kimatu dituela,

izaten da txakurraren etxola zuritu duela.

Aste osoko lana berarentzat, niretzat arreta une bat.

 

Gose garaiko ama, euria bazen

eskolara joan gabe etxean geratzen zen neskato hura,

ganorazko oinetakorik ez eta hotzerien beldur.

 

Hargatik, aldaketa izan du maite bizitza osoan

gaztaroan gizartea goitik behera

irauli nahi izan zuen emakume hark.

 

Sasoirik ilunenetan eta gordean,

euskarari eutsi zion belaunaldikoa.

Azkenean, etxean sartzen uzten dit, eta

 

opari ematen dit une batez haurtzarora bueltatzea

bere plateren zaporeaz, baina batez ere

nire kezkak lasaitzen bakarra delako.

 

Agurtzerakoan, agintzen dit

hurrengoan liburu berri batekin etortzeko,

gogaituta dagoela berrirakurtzen.

 

Autoan sartu eta buruan hartzen dut amaren galdera:

“Zer aldatu da?”, zimurrak bezala oharkabean

agertzen diren mudantza anker horiek.

 

Izango da azken boladan ahulago ikusten dudala,

izango da neu ere gero eta bakartiago nabilela.

Baina, nik ez nuke ezer aldatzerik nahi.

 

Ezen sekulako joan nahi nuke ama bisitatzera

eta bere asmakizuna igartzen ahalegindu,

besotik helduta elkarri eta baratzean barrena.