Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

BIBA GU

 

 

Trikitia inportatzeko enpresa bat

erosi du

Floridako inbertsio funts batek.

 

San Frantziskoko Etcheberry alkateak

Golden Gaten

aurreskua du dantzatu.

 

Central Parken

Gernikeiko Arboularen

kimu bat

landatu dute.

 

Chicago Bullseko zaleek

taloa txorizoarekin

irensten dute

United Centerren.

 

Rockero hilezkorrak

ehun mila ikusleren aurrean

jo du txistua

Born in the Basque Country

abesteaz batera.

 

Renon eraiki dute

Etxe Zuri berria

Lemoatik ekarritako porlanez.

 

Berrogeita hamar lauburuk

ordezkatu dituzte

beste hainbeste izar.

 

Biba gu.