Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

NESKA GAIZTOARI GORAZARRE

 

Good girls go to heaven,
bad girls go everywhere

Mae West

 

Han-hemenka dabil hotsa

neska onak zerura doazela

eta gaiztoak edonora,

eta hurbil zauzkat

kale-paretak hornitzen dituzunean

han-hemenka barreiatzen duzun ukabil-mezuaz,

etsi-etsian eusten diozunean

erloju-orratzen kontra

ibiltzeari,

eta balde bete kola daramazu eskuinean

eta brotxa ezkerrean,

eta besapeko kartelak pitean-pitean erori,

eta inork lagundu ez,

eta erabili behar izan duzu

Andorran erositako espraia

neska gaiztoak

edonora ez baina

galbidera,

infernura

doazela

sinetsarazi nahi izan dizun

hipopotamo pistoladunaren aurka.