Parisen bizi naiz
Parisen bizi naiz
2013, poesia
144 orrialde
978-84-92468-48-5
azala: Kepa Gonzalez
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 
Parisen bizi naiz
Koldo Izagirre, 2013

Hiria da Koldo Izagirreren poema liburu berriaren ardatz nagusia: hiria, aldirietako batek begiratua eta epaitua. Maila urbanoan eta sinbolikoan, maila pertsonalean eta kolektiboan, maila historikoan eta literarioan eta linguistikoan… eraikitako begiratua da Izagirrerena. Parisen bizi naiz honetan elkartzen dira urbearen porrota, krisi politikoa eta poetaren heldutasuna.

bideoak:
Irutxuloko Hitza (2013-20-31)
kritikak:
Baztertuen poetika, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2013-11-22
«Izagirreren poesian gizakia ez da gizabanakoa, besteekin harremanetan dago eta besteekin harremanetan dagoen neurrian bere izaera dauka. Gauzak honela, haren poesia, zentzu zabal batean ulertu behar dugun herrikoitasunera lerratzen da».
Arestin bizi da poeta, Mikel Asurmendi, Berria, 2013-11-24
«Izagirre baikor heldu zaigu alabaina, bere berbek egundainoko haize baikorrena helarazten digute. Bere poemek ederto inarrosten dute hiriaren bisaia, haize fresko batek deskribatzen du hiria, baita bere bisaia ere».
Poesiak bakarrik ezin du, Igor Estankona, Argia, 2013-12-15
«Izagirrek idazle autonomiatik opatzen du bere indarra paradigma berriak indartzeko. Literatura zabal kultu baten ilusioa opatzen digu orrialderik orrialde, eurrez-eurrez erabiliz, irudimena beste, herriaren jakitea».
Parisen bizi naiz, Alex Gurrutxaga, Berria, 2014-01-03
«Klabeak dira poesia sozialaren eta Arestiren oihartzuna eta, batez ere, poetak bere-bereak dituen errekurtsoak: sakoneko poetika sendoak goratzen du liburua».
Parisen bizi naiz, Mikel Asurmendi, Berria, 2014-01-03
«Pablo Picasso margolaritzan nola, Koldo Izagirre poesian. Horixe nire begiek eta zentzumenak hautematen dutena. Poeta (h)onen irudimenak —hitz biz nola hitz lauz— aitzina hartu dio aldiari. Bere poesiak ez du ezer eta inor imitatzen».
Donostiaren kartografia poetikoa, Iratxe Retolaza, Idatz&Mintz, 2014-07-00
«Hirigintza poetiko honetan, poesia sozialaren eta kontzeptualaren alde egin du Koldo Izagirrek beste behin, eta pentsamenduaren aldeko joera ere nabari da artikuluak gehitzeko hautuan, prentsako iritzi-testuak ere tartekatu baititu bilduman».
Ez dut moztuko bizarra, Iker Zaldua, Gara, 2016-03-27
«Porrot egin ote dugu? Bizar eta guzti lurperatuko ote gaituzte? Hau irakurtzen duenak ezetz pentsatuko du. Izan ere, euskararen erregistro gorena erakusten digu hemen Izagirrek (halakorik badela frogatuta geratzen da, bide batez)».