Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

BOST MENDE BELE

 

Emakumea hil dute eta gizona hil dute

eta euren Baskoniaren abortua hil dute

hil dituzten kaleei izena ematen dieten izenak hil dituzte

gure hagin zatiekin batera erortzen diren ahoak hil dituzte

odolarekin makilarekin minik ematen ez duten hitzekin

inoiz zutunik gaudela hil dute oinpean lurra

desbideratu dute erreka

hegazkinekin hil gintuzten eta oraindik ere

txarrean maite gaituzte ilearen zuztarretik hiltzen dute

eta guk etsi-etsian hil aurretik hiltzen dugu

hilzorian hiltzen dugu

biktimak bezala hiltzen dugu.