Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

LETANIA

 

Ur guztiz garbia

ur basokada

germen-ura

haitzuloko ahoko malkoa

probatzen zaitut odola

lehenengoz probatu duten

otsoek bezala

haragia

eta haragitik hezurrak guztiak

atseden hartzen dutenak

esnea bukatzen zaienean

palmondo baten azpiko

erreka baten hondoan

eta haren ertzean berriro

zurtoin gabeko lorea zara

karbonozko zelaietako lorea

bizitzaren begia, begi boteretsua

ama bortitza eta ahaltsua

izarren ama

ama sufritzen, baina naroa

gizakien eta lehen uzta

alferrik galduaren

erregina:

nora ezean nabil

udazkenetan

goiz urdinetan

eta nola pentsa dezakete

sinesgabeek

desagertuko zarela zu

nire irudimenetik?