Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ENPRESARIAREN EPEMUGA

 

«Kontuz arratoiekin»

esan zion aholkulariak

ikuskaria errebelatu zion

guruak batzargelan.

 

Beste gauza batzuk ere esan zizkion

baina batez ere ohartarazi

«kontuz arratoiekin».

 

Ez zegoen arduratuta alabaina

zereginak eginda zeuzkan

deitu zituen ordurako sindikalistak

suntsitu zituen banan-banan.

 

Lasai zegoen. Baina bitartean Txinan

zerebroa zorrozten dute:

kopiak prestatzen dituzte

arratoiaren urte beti oparoan.