Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

FESTINA LENTE

 

Ipuin bateko argia

eta formen ibarrak

begiak loreetan eta

eskuak pianoan

denbora arina da batzuetan

denboraren

airea bezala.

 

Adats luzedun neskatoak daude

diadema kentzen

sentiberak direnentzako

ur-jauzi bat dago eternala

eta ontzi zuri bat itsasoan

iragaten ari den guztia lez jada

etorkizun hauetan.