Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

ARNASA ZAHARBERRITUAK

 

aldamioak ipini ditinat

sokak eta poleak

bizitza hauek berritzeko

eta zubiak altxatu

bion dardarak lotze aldera

 

iluna zintzilikatzeko

begiertzetan kaleargiak

eta titanio tantak

aurpegia apaintzen

 

ipini ditinat harlauzak

hire arnasean plaza bat

elkar topa dezaten bakardadeek

gure herratzeentzat leku bat