Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

ERRETENETATIK HOTZA

 

hutsalki saiatuko gara ezkutatzen

epeldu edo gozatuko direlakoan

elkarren murrailen atzean ondoezak

 

hertsi ezin diren erretenetatik

hotz sartzen ari baitzaigu likidoa

putzuak eginez oinetan

 

babesgabezia bat biltzen digute

ertz zimelduek orain

biguntzen ari da kartoizko zorua

 

besarkatuta edo besarkatu gabe

berdin izoztuko

berdin hondoratuko gara