Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

UHOLDEA DATOR

 

pitzatzen hasi zaigu

orduen joanari jarritako porlana

harrizko azalean ebakiak egin dira

 

nola eutsiko diogu denborari

edalontzi erori bat bezala

gure gainean lehertzen denean

zementuzko horma

 

sobera dakizu

uholde bati eusteko

biok besterik gabe ez garela aski

 

hasi dira itokinak arrakaletatik