Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

LABERA

 

ez iezazkidazu patrikak berunez bete

biok birika bakarretik

herdoil hautsa iragazten dugula badakit

 

ez iezazkidazu iltzeak zapatetan sartu

badakit burdin ferekez

sexua urratzen diogula elkarri

 

badakit ezerk ere ez gaituela salbatuko

labe horretan altzairu bihurtzetik

 

baina bitartean ez nazazu zanpatu

gabi-begi horiekin