Macbeth, William Shakespeare

 

Itz gitxi ezagun batzuk

 

Adei.— Iñogazko ar-emonetako begirapen eta lotsa.

Aizun.— Guzurrezko.

Amore-egin.— Iñoren esan naiz agindura yausi. Ola naiz abea indarraren indarrez okertzen danean, «oben egin» duela esan daroagu; ol edo abe orrek indarrari amore-egin dautso.

Anker.— Bioz-gogor, odoltzale.

Andizuren.— Entzute ona, lotsa andi. Euzkel gaiztoz «errespetoa».

Antzoki.— Euzkel gaiztoz «teatroa» deritxona, an benetako gauzak-barik benetak oen antzekoak erakusten dirialako.

Apen.— Asperkunde. Gaitzen bat egin dauenari emoten yakon ordaña.

Arratz.— Danborra. Danbor eta danbolin-otsak eragiten dautse gazteen zangoai.

Aspera.— Estu-larritasunak eragiñiko arnas-otsa.

Atz.— Eskuko bost erroetarik edozein. Oñetakoa ba'da, be-atza deritxo.

Atzipetu.— Ziria sartu norbaiteri.

Buruntza.— Erregeak buruan nozik-bein errege-agiritzat eroaten daben zer borobila.

Burestun.— Aurreko itzaren esan-gura berekoa da. Erestuna eriestuna dan legetxe, burestuna, buru-estuna da.

Dollor.— Adorebage, bildurti.

Eden.— Euzkel gaiztoz «bereno».

Entzin.— Iñogan yarten dan uste ona; euzkel gaiztoz «konfiantza».

Eran.— Il-azo, il-eragin. Itz au zarra da ta orain bere ordez erriak «il» ebalten dau, abereai buruz izan-ezik. Abereak ez ei dira ilten, «tragau» baño. Nondik eta noz sortu ete da siñiskera au gure errian?

Gezna.— Norbaiteri beren-beregi eroaten yakon barria naiz agindua.

Geznari.— Gezna edo mezua daroana.

Gorasarre.— Egitada goragarrien bategaitik norbaiteri egiten yakon begi-argi agiria.

Gudarozte.— Gudari-talde andia.

Ikurdi.— Beñolako gudetan gudariak, ezkerreko besoari eutsola, soñaren aurrean, eta soñaren goi-aldea yagoteko ebalten eben zurezko nai beste gayezko soin-yagongarria.

Ikurratz.— Euzkel gaiztoz «sillu».

Kurtxoin.— Zerbait estaltzeko goitik bera dingilizka yarten dan oyala.

Leka.— Ezpata-ontzi edo zorroa. Arratia'n «zeruka» esango geunskio.

Lurrun-urtu.— Ura nai beste edozein lobel lenen lurrundu ta urren, lurrun ori atzera urtu. Orixe egiten da ardoari «espiritua» kentzeko.

Peko.— Susmo, ezpai.

Sastakai.— Aizto edo «kutxilo»-antzeko izkillo ago-zorrotz laburra.

Seaska.— Sein-aska, seña egoteko aska-antzeko oetxoa.

Sein.— Umetxo, aurtxo. Emendik datoz «sentzain» eta «otsein» itzak.

Thane.— Itz au sarritan darabilt lan onetan. Ezta euzkerazko itza, baña yatorrizkoan, ez beste izkuntzetan ordeazkorik ez dauenezkero, aldatzake ebali dot. Fowler'en Ingelandera-iztegiak itz oneri buruz auxe diño: «(Ingelanda'ko goiz-edestian) gizon bere buru-yabe uts eta yayotzatiko andikien bitarteko mallako edonor».

Yopu.— Eskubide-bako gizakia, iñorena dana. Itz oneri oraintsu norbaitek euzkotasuna ukatu egin izan dautso. Euzkotarrok yopurik izan ez dogulako, olangoen izenik be ez ete dogu gura? Yoputasunari dautsagun iguña andia be andia da, urrean.

Yori.— Eder-aberats.

Zio.— Zerbait egitera naiz ez egitera bultzetan gaituana. Zio-barik ezin dogu ezer egin, ez Yaungoikoak berak be. Dagiguna onegaitik, orregaitik, agaitik edo aragokoagaitik egiten dogu.

Zitori.— Txilin-antzeko lora zuri, sendo, ezpan-zabal, bost-orrikoa emoten dauen urte-landarea yatzu. Gazteleraz «azucena».

 

 

© Bedita Larrakoetxea

 

 

Macbeth, William Shakespeare
Agertuko diran lagunak / I. ekitaldia / II. ekitaldia / III. ekitaldia / IV. ekitaldia / V. ekitaldia
Sarrerea / Itz gitxi ezagun batzuk

 

 

"Shakespeare euskaraz" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus