Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Euskararen batasuna. 1972-73

 

        Larresorok «Lapurtera klasikoa ahitua da» eta «Azkuek berak, bizkaitarra izanagatik, gipuzkera osotua proposatzen zuen», ziotsen Euskaltzaindikoei [465]. Iñaki Azkunek ere hori proposatzen du [466]. Andolin Eguzkitzak ezin du ahantzi Lapurtar aditzaren sistema aberatsa —aberatsena— baina «Euskaltzaindiak esanen duenaren zai» dago, Larresoro bezala [467]. Euskaltzaindiak, azkenez, gipuzkera osotua hartzen du, Amatiñok hots egiteko: «Ez gara hain motzak!». Gerra, Aresti poetaren eta Altuna-Mitxelena teknikoen artean izan dena, bukatu da, zeren «aditzaren arazo hau —esaten zuen Larresorok— [468] teknika arazo bat da (...) Euskaltzaindia dugu gidaritzat (beste edozein herritan Akademia gidari den bezalaxe. Eta Euskaltzaindian badugu lehenengo mailako tekniko bat: Koldo Mitxelena» [469].

        Batasunari hasiera, haatik, Maldan Behera poemak eman bide dio, Mitxelenak esanaren arabera: «(...) Besterik pentsatzen duenak irakur beza 1959ko Arestiren "Maldan Behera" poema luzea (...) hor dago alde-aldean Arantzazuko batua osorik, puntu eta komatxo, baita Arantzazuz gerozkoa ere, aditz eta guzti. Arestik hor darabilena baita, hain zuzen, Arestik kontra egin arren, Euskaltzaindiak ontzat hartu zuena. Eta hori, ikus dezakezuenez, Arantzazuko bilera baino bederatzi urtez kehenagoko kontua duzue» [470].

 

        [465] LARRESORO: «Bide bat behar» in ZERUKO ARGIA (1972), 1.2.eko 2an.

        [466] AZKUNE, I.: «Euskara bat behar» in id. I.9ko 2an.

        [467] EGUZKITZA, A.: «Larresorori eskutitz irekia» in id. II.13.eko 3.ean.

        [468] Larresoro: Txillardegiren bigarren izengoitia.

        [469] LARRESORO: «Mitxelenaren idaz-lan hautatuak» in id.VI.11ko 7.ean. (Conf., baita ere, II.29ko 6a).

        [470] Ik. «Arantzazutik Bergarara», in EUSKERA (1978), 2. Ik. 418. oharra.

 

 

 

© Angel Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus