Aurren bidearen bukaera
Oraindik bere lehengo poesi moldeetan jarraitzen du. Edo ez beharbada. Itzulpenak egiteari badarraio. Santillanako Markesaren X. serranilla euskaratzen du [39]. Belare leherkari gorrak, c grafiarekin: Lepuzcoaco. Apiko albeolare ozenak eta dentoalbeolare ozenak, ç grafiarekin: arrabaçat, eta abar. Aurrerantzean gehiagotan ere egingo duenez, «Bilboko aste gureneko astelehenean» dataturik dator. Sinatzean hartzen duen forma berria ez du gehiagotan aldatuko: G. Aresti [40].
XXXI izenburu erromatarraz titulaturik, beste soneto bat publikatzen du: «Ez dugu erdararik entzun gura: / hogen tipiak haundienak dira» hitzekin ematen dio amaiera [41].
Fetxa hauetan erositako zenbait liburutan, testu hau irakurtzen dugu:
«Aresti S. Gabriel
dut
iabe
oso
ta bakar Euskalerria
Zubero
Naparroa
Lapurdi
Gipuzkoa
Bizkai
gu gara euskera».
[39] EGAN (1958), 3-6.148.ean. Espasa-Calperen Clásicos Castellanos delako edizioan, Serranilla VIII da. Eta ohar hau egiten digute: «Texto de amador. Tal vez escribió esta poesía en 1440, cuando fué hasta la frontera de Navarra, para acompañar a Dª Blanca cuando vino a desposarse con el príncipe D. Enrique». Itzulpen hau ez zuen jatorra bilatu Juan San Martinek: «Otsalar. Etzitzaizula G. Arestiren itzulpena gogoko izan? Barkatu, baña zurea ere baliteke bateon bati ez gogoko izatea. Gustoei buruz ezer ez bait-dago idatzita...
Dana dala, eskatu diguzun bezala, emen dijoa zure itzulpena». Ikus EGAN (1959), I-IV. 70.ean («Adabakiak» deitu atalean).
[40] Kasurako, García Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores. Buenos Aires. 1952, liburuan ikusten zaiona.
[41] EGAN (1951), 3-6.152an.
© Angel Zelaieta