Aurkibidea
ITSASTXORIEN BINDIKAPENA
Ohean nago etzanda eta ez nago ohean
TRISTURAREN INBENTARIOA
Bakardadeak haginkada itzela egin dit
Tristuraren inbentarioa berrikusi dut
ALKODOLA
Aurkibidea
ITSASTXORIEN BINDIKAPENA
Ohean nago etzanda eta ez nago ohean
TRISTURAREN INBENTARIOA
Bakardadeak haginkada itzela egin dit
Tristuraren inbentarioa berrikusi dut
ALKODOLA
Alkoholak eraildako neuronen batetan gorde bide nuen
ez bait naiz gogoratzen.
Gogoratu egiten ditut, bai,
gaua,
kaleidoskopio hautsiaren zatiez hiltzaturik,
txakurren zaunkadek urraturiko ixiltasuna.
eta haizea,
laban zorrotza aurpegian.
Oroitzen naiz, baita,
baso ipurdiko izotz harkaitzetan aurkitu genituen hartzez
zuri zuriak,
iparburuko egunsentiaren koloreko zure begietaz
eta mozkorrak eragindako zeure berbakera totelaz.
Nola ahaztu, aldiz,
Rolling-en kanta sinkopatua,
itzulpen traketsa,
gonbidapenerako aitzakia.
Akorda egiten naiz.
Alkondara askatzean
bi uhin zuriska haiek
neure begietan etengabe
hautsiz eta berrasiz
Gomutatu behar, halaber,
portuko sarrerako muino borobilak eta portua bera,
berotasun ezez
abegia egiten ene itsasuntzi errakorrari.
Hasperenek, dardarek
kristaldurik diraute,
ahopeko hitz koloretsuz estalirik
neure oroimen ahulean.
Baina zugana eraman ninduen sentipen bortitza:
zaldi erotua,
droga totala,
haragikara edo
bihotzikara,
hori,
ezin berreskuratu.
agian,
alkoholak erahildako neuronaren batetan gorde nuelako.