Aurkibidea
ITSASTXORIEN BINDIKAPENA
Ohean nago etzanda eta ez nago ohean
TRISTURAREN INBENTARIOA
Bakardadeak haginkada itzela egin dit
Tristuraren inbentarioa berrikusi dut
ALKODOLA
Aurkibidea
ITSASTXORIEN BINDIKAPENA
Ohean nago etzanda eta ez nago ohean
TRISTURAREN INBENTARIOA
Bakardadeak haginkada itzela egin dit
Tristuraren inbentarioa berrikusi dut
ALKODOLA
Alkodola
Edan ahala
hitz berriak asmatu beharra daukagu
kanpoan zein guregan dena
hitzez aipa ahal izan dezagun.
Alkoholari bidea ematen diote
asmakari berriak
alanbike arrago eta abar
izendatu ditugun era berean.
zainetan gora eta behera
dabilen alkoholak eragindako
begi urtsuetan
dagarren umore isladakorra ere
hortxe dago agirian
berari erizten dion hitzik ez dugula ...
... odol, umore...
alkohol aintzinodol protondol
Asma dezagun bada
hitz berria
borobila
bere perfekzio dialektikoz
errealitate berria izenda dezakena
Jainkoa bera asmatzeko gai ez dena
Odola izan gabe odola dena
Alkohola izan gabe alkohola dena
Alkohola? odola?
begietan dagerren zera hori
definituko duena.
ALKODOLA.