Itxastxorien bindikapena
Itxastxorien bindikapena
1985, poesia
94 orrialde
84-398-3095-5
azala: Fernando Sanz
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
 

 

Ispilu ilunak

 

Argiaren itzala

ez da ikusten

ispilu ilunetan baino

 

laberintoko hormetan

nire izena idazten dut

inork irakur baleza

ez dadin senti

hain kiakarrik

 

gauaren atzekaldeko

eremu antzuetan

gorapilatzen amets txarrak

 

han hasten

zerumugarik gabeko mortuak

denboraezaren otsesioak

bisexudun izakien

estatua irriparretsu negartiak

 

gartzelako ateak

ez dira zabaltzen

hiltzeko ezik

 

ibai lehortuak

hareazko begidun piztiak

odol beltz sikua zainetan

planeta horiska motelaren

argipe hotzean

 

Hilotzak ez du

ispilua lausotzen

ezta bere irudia ikusten

 

Ixil zulagaitzean

txori harrituak

inondik ez zintzilik

desolamenduaren lekuko mutuak

gelditasun infinitoz

 

begi ezabatuak

ezerezaren

ezinezko ispiluak

 

Hain bakarrik

ez dadin senti

inork irakur baleza

nire izena idazten dut

laberintoko hormetan

 

ispilu ilunetan baino

ez da ikusten

argiaren itzala