Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

atea zabalik utzita joan zen

giltzak kanpotik dingilizka

eskailburutik begiratu

oihu egin eta ausarki

jaitsi zituen eskailerak

zazpinaka agidanean

orkatila bihurrituta

herren hasi zuen bidaia

labirintoa bilatu zuen

bidegabea ulertzeko

irteera aurkitu ordez

luberriak ongarritzeko

laborria iragazirik

arrunkeria bihurtzeraino

errekan gora abiatu zen

jauzika iturbururaino

apropos sartu zen galsoroan

oinetakoak erantsita

urteak egin zituen oinez

denen bistan desagertuta

lokatzetan baretu nahirik

porrotaren osteko azkura

besaulkia txikitu zuen

menostu guztiak gogoan