Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

landa-eremura itzultzeari

hil eta biziko deritzogun sasoi honetan

ezinbestekoa zait kirikolatzari galdetzea

zelan lortu duen arantzak titaniozko garatzea

kurloien arratseroko asanbladetan

nork ematen duen hitza

zein erabaki hartuko duten ogigaztek

hirietako oilo-loka postmodernoek

iturriak ere txarrantxaz hesitzea

adosten dutenean

ea burua bakarrik erauziko dieten

edo ez duten atsedenik hartuko

gorputz burubakoak aldaroka alderrai

dantzarazi arte

zazpi itsasoek hamaika lurrek zeru guztiek

aspaldi utzi zioten gure neurriko izateari

aspaldi utzi genion haien neurrira bizitzeari

zer uste dugu beso zabalik hartuko gaituztela?

hasi teilatuak lizarren pareraino eraisten

eskegi piper gorri sortak ehundaka arropen ordez

eta hala ere baietz eguzki-loreak

biharamunerako ihartu

batek daki agian maitasun amiņi batez

basamortuetan haurrondoak ausarki landatuz gero

ezkortasuna salerosteari uzten badiogu