Sinplistak
Sinplistak
2012, poesia
120 orrialde
978-84-92468-42-3
azala: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2021, poesia
2008, poesia
 

 

KOMUNAREN LURRALDETASUNA

 

 

Lurraldetasunarekin

    oso eskuzabala izaten ari naiz.

Eta zu ez zara soilik

                komisario politiko bat,

    badakit.

 

Komun zikin hau

    bilo bilduma bat baino gehiago da.

Hemen ikasi nuen

    burusoiltasuna onartzen.

Hemen dastatu zenituzten

    menopausiaren zurikeriak.

Eta nire itsustasuna

    gerrian metatutako gantza

    eta aurpegiko pikorrak

    baino egiturazkoagoa da.

 

Defentsa eskubidea ez da aukeretarik bat.

Eta Gandhi

    oso bortitza zen,

    hilik ere izutu egiten nau,

    haren aldean katakumea da Dzierzynski.

Eremua ez da suntsitzen ahal

    bolborarik gabe,

ezin da olerki hau erre

    artezilariekin.