Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

ERREKA MAMUEN ANTZERA

 

badira hiri honen azpitik doazen errekak,

euri tanta, eguzki izpi, haize laztan barik zigortuak,

etxe multzo berriek zein kale eta etorbideen luzapenek

estolderia bihurtu zituztenak,

ez haltzik ez sasirik ez zozorik ez igelik

ilunpe eternalean dauden erreka mamu horietan barrena

 

no man's land

no man's water

no man's sky

 

eta gure begiradetatik ezabatuak badira ere

egon badaude

 

horrelakoak dira zainak

horrelakoak ere egiak