Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

LKJ GOGOAN

 

poesia emanaldi gehienetan

bildu egiten ditut begiak

eta gogora ekartzen dut

Linton Kwesi Johnson

 

batzuek pentsatuko dute

loak hartutako morroi bat naizela

agure baten antzekoa

 

baina nire erraietan

poesiarako sua eta erritmoa

eskatzen dituen

bele zoro bat dago

 

ostots baten zain