Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-36-3
Juan Kruz Igerabide
1956, Aduna
 
 

Inuitak

 

Inuit batek jelan zuloa egin

eta amua bota zuen;

amua trabatu eta inuita

tira eta tira hasi zen

baina ezin.

Beste inuit bat joan

zitzaion laguntzera

baina ezin.

Beste bat ere agertu zen

eta beste bat eta beste bat...

baina ezin.

Han bildu ziren milaka inuit

amuari tira eta tira, ilaran...

eta Lurra irauli zuten

eta ipurdiz gora jarri.

 

w1997